UEUren udako ikastaroetan parte hartzeko izena emateko epea zabaldu dute

UEUren udako ikastaroetan parte hartzeko izena emateko epea zabaldu dute
2023/05/10 eta kitto!
Ekainaren 14an emango zaie hasiera UEUren udako ikastaroei, Bilbon, eta uztailaren 12ra bitartean 20 ekintza eramango dituzte aurrera Bilbon, Tolosan, Errenterian, Usurbilen, Iruñean, Gasteizen, Baionan eta Eibarren.

Guztira 18 ikastaro emango dituzte eta beste bi ekintza osagarri. Hemen duzue zerrenda:


  1. Udako Ikastaroen Hasiera Ekitaldia: "Herritarrak ikerketan inplikatzen". Bilbo, ekainak 14

  2. Osasunaldia: osasun-zientzietako gradu amaierako lanen 3. jardunaldia. Eibar, ekainak 12

  3. Hizkuntza hautuen eta generoaren arteko gurutzaketa arnasguneetan. Tolosa, ekainak 15

  4. HDEH2023: Adimen Artifiziala Auzitan. Errenteria, ekainak 20

  5. Gizarte mugimenduak: erronka berriei elkargune berriak. (Jakin jardunaldia). Usurbil, ekainak 22-23

  6. Unibertsitatearen barruak eta prekaritatea. Doktoregaion begirada akademiari. Eibar, ekainak 26

  7. Euskal Herri maitea, afektuak eta euskal askapen desira gaur egun. Iruñea, ekainak 27-28

  8. Loditasuna ikuskera neomaterialistatik. Teoria eta esperientziak. Iruñea, ekainak 28

  9. Ekofeminismoak konpos(t)atzen Euskal Herrian. Gasteiz, ekainak 29

  10. Informazio eta Dokumentazio Kudeatzaileen IX. Bilkura. Liburutegi espezializatuak: Espezializazioaren bideak, aniztasunaren isla: dokumentazio-zentroak eta liburutegi espezializatuak. Eibar, ekainak 30

  11. Trantsizio ekosoziala ekonomia sozialaren bidetik: zer egin hezkuntzaren esparruan? Eibar, ekainak 30

  12. BideGurutzean. Partaidetza komunitariotik elkarbizitza sustatzen. Eibar, uztailak 3

  13. Filosofo Euskaldunen I. Bilkura: pentsamendua eta irakaskuntzaren erronkak. Eibar, uztailak 3

  14. Berrikuntza hezkuntza-marko berrian: ikasteko egoerak gorpuzten, Euskal Curriculuma ardatz.. Eibar, uztailak 6

  15. Euskal artearen historiaren bide berriak. Eibar, uztailak 7

  16. Emakumeak euskal kooperatibismoan. Eibar, uztailak 7

  17. Euskararen Normalizazioa Hezkuntzan: 25 urteko ibilbidea. Eibar, uztailak 10

  18. Euskal literaturaren irakaskuntza gogoetagai: tokikotasuna, lurraldetasuna eta kolektibo azpiratuak. Baiona, uztailak 12.


TAILERRAK ETA SAIO OSAGARRIAK

-Datu Lotuak, Ezagutza-grafoak, Wikidata/Wikibase. (tailerra). Eibar, uztailak 7

-Orri bustiak: Euskarazko literatura erotikoa (mahai ingurua). Eibar, uztailak 6