Urriaren 11ra arte bete daiteke Esperientzia Eskolarako matrikula

Urriaren 11ra arte bete daiteke Esperientzia Eskolarako matrikula
2022/09/26 eta kitto!
Debabarreneko Esperientzia Eskolak ikasturte berrirako matrikulazioa zabalik dauka. Ikasten Elkarteak antolatzen duen Debabarreneko Esperientzia Eskola 55 urtetik gorakoei zuzenduta dago eta ikasturtea urriaren 18an hasiko da. Klaseak astean hiru egunetan, martitzen, eguazten eta eguen goizetan izango dira, Untzagako zentro sozialean. Izena eman nahi duenak urriaren 11ra arteko tartea dauka eta, horretarako, Pegora herritarren arreta-zerbitzurako bulegora joan beharko da. Eskolari edo matrikulazioari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero 695 788 936 telefono zenbakira deitu daiteke.