Urteko lehen Txikitto aldizkaria banatzen dihardute herriko ikastetxeean

Urteko lehen Txikitto aldizkaria banatzen dihardute herriko ikastetxeean
2023/01/25 eta kitto!
2023. urteko lehen aldizkaria banatuko da aste honetan Eibarko eskoletan LH-ko ikasle guztien artean (hemen daukazu PDF formatoan). Azaleko argazkian eta barruko orrialdeetan Mikel eta Unax aitxitxa-bilobak elkartu ditugu oraingoan. Iturburuko 6. mailan ikasten dihardu Unaxek eta bertan hartu du aitxitxa, eskolan. Pozarren erantzun ditu Mikelek erantzun guzti-guztiak.

Ikasleekin berriketan atalean, La Salleko Isasiko ikasleekin egon gara, Iparrizarra aitzakia hartuta itsasontziez, Elkanoren bidaiaz, astronomiaz eta beste hainbat gauzetaz jardun du  ikasle talde honek. Hemen daukazue eurekin egin dugun bideoa:

 

 

Hori guztiaz gain, aurrekoetan bezala, errezetak, ikastetxeetako berriak, ikasleek egindako denborapasak, txisteak eta ipuina eta beste hainbat atal aurkituko dituzue.

Txikitto! aldizkariko ale hau eta aurreko guztiak etakitto.eus-eko mediatekan dituzue eskuragai. Bideo guztiak lotura honetan: https://etakitto.eus/mediateka/bideoak

Txikitto! aldizkaria irakurketa eta idazketa-trebetasunak lantzeko aldizkaria izateaz gain, ikastetxe-guraso-ikasle/seme-alaben arteko harremanak euskaraz izan eta ondo pasatzeko aukera ematen digun euskarri ezinhobea da. Ikasle eibartar guztiek HILERO eta DOAN ikastetxean bertan jasotzen dute aldizkaria.

Egitasmoa, partehartzaile eta irekia da: ikasle, irakasle eta gurasoen arteko elkarlanean oinarrituta dago.