28 enpresa ospitaleko beharrak eskuratzeko lehian

28 enpresa ospitaleko beharrak eskuratzeko lehian
2012/10/19 eta kitto!

Otaola Hiribidean, Mendiguren y Zarraua enpresak bete zuen tokian ospitala eraikitzeko beharrak zeini emango dizkioten datorren astean ezagutzera ematea espero dute, lehiaketara aurkeztu diren 28 enpresen artean irabazlea aukeratzean. Bestalde, Udalak lurraren kudeaketa Eusko Jaurlaritzaren eskutan lagatzeko hitzarmena sinatu ahal izateko azken tramiteak egiten diharduela adierazi dute. Ospitala jasotzeko beharrak hasi aurretik derrigorrez egin beharreko tramite hauek amaituta, eta dena ondo bidean, urte honen amaierarako ospitala eraikitzen hasteko moduan izango direla aurreikusten dute. Ospitala eraikitzeko beharren aurrekontu-eskaintza 29.900.000 eurokoa izan zen.