800 ideia jaso dituzte Hiri Antolamendurako Plan Nagusiaren berrikusketaren inguruko inkestan

800 ideia jaso dituzte Hiri Antolamendurako Plan Nagusiaren berrikusketaren inguruko inkestan
2021/09/16 eta kitto!
Uztailaren amaieran, Udalak prozesu parte-hartzailea jarri zuen martxan herritarrek Hiri Antolamendurako Plan Nagusiaren berrikusketaren proiektuari ekarpenak egiteko. Harrezkero, 203 herritarrek hartu dute parte, 800 proposamen inguru eginez, eta gai hauek dira nagusi: espazio libreak eta ekipamenduak, ingurumenaren babesa, biztanleria eta etxebizitzak.

Udalak ekimen horretarako propio sortu du webgune bat eta bertan jasotzen dituzte ideiak. Oraindik ideia eta proposamen berriak jasotzeko denbora dago, epea urriaren 3an amaituko delako.