Arikitxako zeharbidea trafikoarentzat itxita dago, kanalizazio lanen eraginez

Arikitxako zeharbidea trafikoarentzat itxita dago, kanalizazio lanen eraginez
2021/05/20 eta kitto!
Udaltzaingotik gogorarazi dutenez, aste osoan zehar, Arikitxako zeharbidea itxita egongo da ibilgailuentzat, galtzadan egiten ari diren kanalizazio obrengatik. Horrekin batera, martitzenean El Casco enpresa egon zen eraikinaren eraisketa lanak direla eta, Jardiñeta kaletik Muzategi eta Pagaegi kaleetarako sarbidea ere itxita egongo da ibilgailuentzat.