Arragueta kalea trafikoarentzat itxita egongo da astelehenetik barixakura

Arragueta kalea trafikoarentzat itxita egongo da astelehenetik barixakura
2022/10/14 eta kitto!
Udaltzaingotik jakinarazi dutenez, edateko uraren kanalizazioak berritzeko lanak direla eta, Arragueta kalea itxita egongo da ibilgailuentzat urriaren 17tik (astelehena) urriaren 21era (barixakua) bitartean. Autoek eta 10 metrorainoko ibilgailuek Bittor Sarasketa kaletik zirkulatu ahal izango dute, alternatiba gisa. 10 metrotik gorako ibilgailuek, berriz, saihesbidetik zirkulatu beharko dute. Barrena eta Urkizu pasealekuetako autobus-geltokiak, Bilborako noranzkoan, bertan behera geratuko dira lanak egin bitartean.