Astelehenean berriz itxiko dute saihesbidetik Estaziño kalerako sarbidea, inausketa lanak egiteko

Astelehenean berriz itxiko dute saihesbidetik Estaziño kalerako sarbidea, inausketa lanak egiteko
2021/02/12 eta kitto!
Udaltzaingotik eguaztenean jakinarazi zuten moduan, saihesbidetik Estaziño kalera irtetzen den errepidearen aldameneko zuhaitzak inausten aritu dira gaur goizean eta, hori dela eta, sarbidea itxita egon da. Astelehenean inausketa eta garbiketa lanekin jarraituko dute bertan eta, beraz, gaurko moduan, sarbide hori itxi egingo dute beharrean ari diren bitartean, goizeko 09:00etatik 15:00ak bitartean.