Astelehenean hasiko dira Saratsuegiko skate-pista berritzeko lanak

Astelehenean hasiko dira Saratsuegiko skate-pista berritzeko lanak
2023/02/23 10:53
eta kitto!
Roig i Fills Associats SA enpresak astelehenean hasiko ditu Saratsuegiko skate-pista berritzeko lanak eta bi hilabete inguru iraungo dute. Proiektu berriaren diseinua Daniel Yabar Ramos arkitektoak egin du eta obrek 217.376 euroko kostua izango dute.

Lan hauekin skate, BMX eta roller patinetan ibiltzeko instalazioak izango ditu herriak. Horretarako, Udalak eta erabiltzaileek beharrak eta diseinua adostu zituzten, eta horrelako elementuak izango ditu: giltzurrun formako arrapala (‘bowl’), ‘street’ eremua, askotariko oztopoak, hesi berriak, harmaila berriztuak, paperontzi berriak eta argiteriaren zutoinen kokapen berria.