Autobus batek matxura izan du eta trafikoa itxi dute Untzagan

Autobus batek matxura izan du eta trafikoa itxi dute Untzagan
2022/01/31 eta kitto!
Auto-ilarak sortu dira Eibar erdigunean gaur eguerdian. Autobus batek matxura izan du eta Udaltzaingoak trafikoa moztu du Untzagan Elgoibarko norabidean (gainera, Txaltxa Zelaitik ezin da Bista Eder kalera jaitsi).

Matxuraren ondorioz, Lurraldebusen DG05, DG05A, DGo5D eta DG11 lineetan aldaketak egon dira, Bidebarrieta eta Azitaingo geltokiak kendu baitituzte momentuz.