Autobus geraleku batzuk kenduko dituzte bihartik zapaturaino

Autobus geraleku batzuk kenduko dituzte bihartik zapaturaino
2021/02/15 16:59 eta kitto!
Errebal kalea asfaltatzeko lanak hasiko dituzte bihar zapatura arte eta aldaketak eragingo ditu trafikoan. Horrela, Azitain, Urkizu eta Errebaleko geralekuak kendu egingo dituzte. Neurri horrek Lurraldebuseko DG05, DG05A, DG05D, DG11 eta DG56B autobus-lineei egingo die kalte.