Barakaldo kalea trenbidearen gaineko pasealekuarekin lotzeko igogailuaren proiektuaren erredakzioa esleitu du Udalak

Barakaldo kalea trenbidearen gaineko pasealekuarekin lotzeko igogailuaren proiektuaren erredakzioa esleitu du Udalak
2023/03/13 17:39
eta kitto!
Barakaldo kalea eta Estaziño-Azitain trenbide gaineko pasealekua lotuko dituen igogailu publikoa egiteko proiektuaren erredakzioa aurreko astean esleitu zuen Udalak. Eptisa-Cinsa Ingeniería y Calidad enpresari adjudikatu zaio erredakzioa, 50.215 eurotan, eta proiektua egiteko hamabi asteko epea ezarri da.

Udaletik azaldu dutenez, “igogailu hau Barakaldo kaleko 29. zenbakiaren inguruan kokatuko da, gaur egun udal-jabetzakoa den Hijos de Gabilondo eraikineko orubearen hasieran, eta, handik oinezkoen pasealekuraino, 18 metroko altuera gaindituko du”.  Proiektu honen bidez, Barakaldo kalearen eta trenbidearen estalduraren arteko konexioa hobetzea lortu nahi du Udalak. Horrez gain, urbanizatu egingo da igogailuaren sarrera, Barakaldo kalean.