[BIDEOA] Atzo arratsaldean iraulita geratu zen hondeamakina bertatik ateratzeko lanean aritu dira

[BIDEOA] Atzo arratsaldean iraulita geratu zen hondeamakina bertatik ateratzeko lanean aritu dira
2021/06/22 eta kitto!
El Casco-ko eraikinean lanean ari zenean atzo arratsaldean iraulitako hondeamakina erretiratzeko lanetan ibili dira gaur, horretarako garabi haundi bat erabilita. Ezbeharra atzo seiak aldera gertatu zen, lanean zegoen hondeamakinaren azpiko lurra desegonkortu eta makina guztiz irauli zenean, gidari eta guzti. Zorionez, gidaria onik irten zen istriputik, baina hondeamakina bertatik mugitu ahal izateko garabiaren laguntza behar izan dute, BIDEO HONETAN ikus dezakezuen moduan:

[video width="352" height="640" mp4="https://etakitto.eus/wp-content/uploads/2021/06/El-Casco-bideoa.mp4"][/video]