“Eibar berdezkuratu!” erakusketa zabalduko dute gaur Ekialdea Bai auzo elkartekoek Topalekuan

“Eibar berdezkuratu!” erakusketa zabalduko dute gaur Ekialdea Bai auzo elkartekoek Topalekuan
2022/03/18 eta kitto!
Gaurtik hasita eta martxoaren 27ra arte egongo da ikusgai “Eibar berdezkuratu!” izenburuko erakusketa Topalekuan. “No al paseo que nos entierra-Ekialdea Bai” auzo elkartekoek prestatu duten erakusketan, trenbide gaineko pasealekuarentzat auzokideen alternatiba azaldu nahi diote jende guztiari.

Elkartetik adierazi dutenez, “uste dugu Eibarrek hiri pasealeku eta bidegorri bat behar dituela, Azitain-Elgoibarkoarekin lotzeko. Ziur gaude alternatiba hori Barrena kaletik pasatzen dela, zalantzarik gabe. Lotura natural posible bat izango litzateke, eta udala

trenbidearen gainean egin nahi duena baino askoz ere egokiagoa. Gure ustez, Barrena kaleko pasealeku eta bidegorri horrek eragin positiboa izango luke Eibarko Ekialdeko herritar eta denda guztiengan; urte askotako utzikeriaren ondoren hobekuntzak behar baititu. Baina ez dugu nahi gure etxeetatik irten behar izatea pasealekua trenbide gainetik egitearren, are gutxiago Barrena kaletik egin daitekeenean”.

Erakusketa 19:00etatik 21:00etara zabalduko dute astelehenetik barixakura eta 11:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 21:00etara asteburuan.