Eibarko Bizikleta plaza konpontzen hasi dira

Eibarko Bizikleta plaza konpontzen hasi dira
2016/07/07 eta kitto!
Aste honetan hasi dituzte Eibarko Bizikleta plaza konpontzeko lanak, udalak obra Viconsa enpresakoei 283.400 eurotan (BEZ barne) esleitu eta gero. Asmua parkea goitik behera barriztatzea da eta, besteak beste, zorua inpermeabilizatu eta konponduko dute. Horrekin batera, banku eta paperontzi berriak jarriko dituzte eta, baloiarekin jokatzen dutenean pelota Toribio Etxebarria kalera jausi eta bateron bati min emateko arriskua saihesteko, alde horretan babesak jarriko dituzte. Lanak hiru hilebete eta erdiko epean amaitu beharko dituzte.