Errebal eta inguruko lanek trafikoari eragingo diete astelehen eta martitzenean

Errebal eta inguruko lanek trafikoari eragingo diete astelehen eta martitzenean
2020/12/11 eta kitto!
Astelehenean (abenduaren 14an) eta martitzenean (abenduaren 15ean), fresaketa eta asfaltatze lanak egingo dituzte Errebalen eta San Agustin eta Julian Etxeberria kaleen artean. Hori dela eta, kalearen zati hori zirkulaziorako itxita egongo da, lanek irauten duten bitartean. Bilborako noranzkoan doazen ibilgailuak San Agustin kaletik desbideratuko dituzte eta, ondoren, eskuinera egingo dute, Bidebarrieta eta Julian Etxeberria kaleetara. Zirkulazioa bi noranzkoetan izango denez, Bidebarrieta kalearen zatia seinalegileek arautuko dute. Hainbat lekutan debekatuta egongo da aparkatzea, birak errazteko. Julian Etxebarria kaleko autobus geltokiaren gunea, bestalde, San Agustin kalera aldatuko da.