Errebalgo plaza estalia hilaren 17ra arte egongo da itxita

Errebalgo plaza estalia hilaren 17ra arte egongo da itxita
2022/06/10 eta kitto!
Errebal Plazan ikus-entzunezko ekipamendua hobetzeko lanak hasi zituzten maiatzaren 24an eta, ondorioz, gaur arte gunea itxita egotea aurreikusten zuen Udalak, “baina obren hasieraren aurretik Errebalerako antolatuta zeuden ekintzen ondorioz, egun batzuetan ezin izan dira lanak egin eta, horregatik, plaza estalia beste aste batez ixteko eskaera luzatu du lanak egiten ari den enpresak”, Udalak adierazi duenez.

Gauzak horrela, Errebalgo plaza estaliak itxita jarraituko du, 7:00etatik 16:30era, ekainaren 17a arte.