Estaziño kalea zabaldu dute

Estaziño kalea zabaldu dute
2012/11/08 eta kitto!

Estaziño kalea gaur (eguena, hilak 8) zabaldu dute eta goizean goizetik bertatik automobilarekin ibiltzeko aukera dago. Beraz, aurrerantzean barianteko irteera ere zabalik aurkituko dute gidariek eta, horrekin batera, Bittor Sarasketatik igotzen direnek ere Estaziñora pasatzeko bidea libre aurkituko dute. Uztailaz geroztik kalea oinezkoendako erosoago bilakatzeko beharrak direla eta, kalea trafikoarentzat itxita egon da. Kalea goitik behera itxuraberrituta geratu da 211.000 euroko inbertsioa izan duten beharrak amaitu ondoren: errepide zein espaloietako zoladura aldatzeaz gain, jarleku, paperontzi eta argi berriak ipini dituzte kalean.