Ipuruako kiroldegiko teilatua eraberritzeko obrak hasi dira

Ipuruako kiroldegiko teilatua eraberritzeko obrak hasi dira
2021/12/13 11:13
eta kitto!
Gaur eman zaie hasiera Ipuruako kiroldegiko teilatua eraberritzeko obrei. Kirol-instalazioan ura ez sartzea da lanen helburua eta, horretarako, bederatzi astez ibiliko dira lanean, 229.779 euroko aurrekontuarekin. Beraz, otsaila amaitu aurretik obrak amaituta egotea aurreikusten dute.

Iaz kiroldegiaren estalkiei buruz egindako txosten batez jakitera eman zutenez, teilatutik ura sartzen zela zehaztu zuten. “Teilatu-hodiek, beren kokapenagatik, arazo handiak sortzen dituzte eta zaildu egiten dute garbiketa-lana”, dio Udalak. “Urteekin (kontuan hartu behar da egitura hau 1982an eraiki zela) eta haizearen eta oxidazioaren eraginez, arazoak sortu dira airea sartzen delako egituran, eta horrek teilatuko elementuak jaustea eragin du, batez ere, kiroldegiaren mendebaldeko aldean”, gehitzen du.