Legarreko saihesbidearen irteera itxi egingo dute bihar goizean goizetik

Legarreko saihesbidearen irteera itxi egingo dute bihar goizean goizetik
2022/03/14 eta kitto!
Legarre kalean, bi egoitzen artean egin beharreko lanak direla eta, auzo horretan saihesbideak duen irteera itxita egongo da bihartik (goizeko 08:00etatik) aurrera. Udaltzaingotik jakinarazi dutenez, saihesbidearen adar hori Donostiarako noranzkoan bakarrik erabili ahal izango da, eta 10 metrotik gorako ibilgailuek debekatuta izango duten pasatzea. Lanek bi aste inguru iraungo dutela dago aurreikusita.