Martitzenean hasiko dituzte Errebal kalea asfaltatzeko lanak eta trafikoan hainbat aldaketa eragingo dituzte

Martitzenean hasiko dituzte Errebal kalea asfaltatzeko lanak eta trafikoan hainbat aldaketa eragingo dituzte
2021/02/12 eta kitto!
Martitzenean, otsailaren 16an hasiko dira inprimatze-lanak Errebal kaleko galtzadan eta, asfaltatze-lanak direla eta, kale hori itxi egingo dute ibilgailuentzat otsailaren 16an (martitzenean) eta 17an (eguaztenean), gaueko 22:00etatik hurrengo eguneko 06:00etara. Horrez gain, Udaltzaingotik jakinarazi dutenez, otsailaren 20an (zapatuan) amaituko dituzten lanak egin bitartean, hainbat egunetan kalearen zati hori itxita egongo da eta, beraz, trafikoari eragingo dioten aldaketak egongo dira: Bilborako noranzkoan doazen ibilgailuak San Agustin kaletik desbideratuko dira eta, ondoren, eskuinera egingo dute, Bidebarrieta eta Julian Etxeberria kaleetara joateko. Kaleak bi noranzko zirkulaziorako geratuko direnez, Bidebarrieta kalearen zati horretan trafikoa semaforo bidez arautuko da. Ibilgailuek bira errezago egiteko, toki batzuetan ezin izango da aparkatu. Eta, horrez gain, Julian Etxebarria kaleko autobus geltokiaren gunea San Agustin kalera, tokiz aldatuko dute.