Martitzenetik aurrera aldaketak izango dira autobusen ibilbidean

Martitzenetik aurrera aldaketak izango dira autobusen ibilbidean
2012/11/19 eta kitto!

EuskoTren-ek aditzera eman duenez, bihartik (martitzenetik, hilaren 20tik) aurrera Eibarren autobusen ibilbidea aldatuko du, Torrekua inguruan trenbidean egiten diharduten beharrak direla eta. Aldaketak honakoak izango dira:
- Ondarroa-Mallabia linean: Torrekuan, anbulategi aldamenean dagoen geralekua bertan behera geratuko da.
- Udalbus linean: Legarre Behea, Ziriako Agirre eta Wenzeslao Orbeako geralekuak kendu egingo dituzte.
Informazio gehiago behar dutenek EuskoTrenen-en 902 543 210 telefono zenbakira deitu dezakete, ohiko autobus geralekuetan informazioa eskuratu edo www.euskotren.es webgunean sartu.