San Kristobal kaleko 9. eta 23. zenbakien arteko zatia itxita egongo da ibilgailuentzat gaurtik apirilaren 30era arte

San Kristobal kaleko 9. eta 23. zenbakien arteko zatia itxita egongo da ibilgailuentzat gaurtik  apirilaren 30era arte
2022/09/19 12:09
eta kitto!
Eibarko Udaletik adierazi dutenez, Ubitxa eta San kristobal kaleak lotzen dituen igogailua jartzeko lanak direla eta, azken kale horren 9. eta 23. zenbakien arteko zatia itxita egongo da ibilgailuentzat 2022ko irailaren 19tik 2023ko apirilaren 30era arte.

Zirkulazioa Fray Martin Mallea kaletik  desbideratuko da, eta, horretarako, kale horretako zirkulazioaren noranzkoa aldatuko da 2. eta 6. zenbakien artean.

Lanen helburua San Kristobal auzoari zerbitzua ematea da, izan ere, bertako irisgarritasuna oso konplikatua da kaleen artean desnibel handiak daudelako. 704.770 euroko aurrekontua du (BEZa barne). Lehenengo igogailuak bi geraleku izango ditu eta pasarela bat, proiektuan aurreikusitako bigarren igogailuarekin lotzeko.

ubitxa