Torrekua itxita obrak direla eta

Torrekua itxita obrak direla eta
2012/12/10 00:00 eta kitto!

Torrekua kalea eta bidea itxi egin dituzte pasabide berria jartzeko eta, horrekin batera, gaur (astelehena, hilak 10) San Andres pasealekutik Amañarako bidea itxita egongo da 08.00ak eta 22.00ak bitartean skalextric-aren hanka kentzeko. Amaña eta Otaola hiribidea elkartuko duen pasabidea goizaldean jarriko da, 10etik 11ra bitarteko gauean eta horregatik Torrekua kalea gauez itxita egongo da 23.00etatik 06.00ak arte. Udaltzaingotik azaldu dutenez, trafikoa moztuta dagoen bitartean ezin izango da Mendiguren y Zarraua-ko aparkalekua erabili. Ermura joan nahi duten gidariek Amañatik joan beharko dira, saihesbidea edo autobidea hartuta. Bestalde, skalextrikaren hanketako bat kendu egingo denez, San Andres pasealekutik Amañarako bidea moztuta egongo da astelehenean, hilaren 10ean, goizeko 8etatik 22etara arte.