Txaltxa Zelaian parke estalia egiteko obra lizitaziorako prest

Txaltxa Zelaian parke estalia egiteko obra lizitaziorako prest
2012/02/09 00:00 eta kitto!

Txaltxa Zelaian estalitako parkea egiteko proiektua hila amaitu baino lehen, otsailean  bertan lizitaziora ateratzeko asmoa azaldu dute Udal ordezkariek, "parke azpiko garajeetako jabeek obra egiteko baimena eman eta berehala". Azkenean onartu duten proiektuari jarraituta, 410 metro karratuko azalera tapatuko dute epaitegi aldameneko parkean eta bertan egongo diren jokoak haize eta euritik babesteko 20 metro luze eta hiru metroko altuera edukiko dituen pantaila ipiniko dute. Iazko aurrekontuan lan horietarako 200.000 euroko partida zegoen eta 2012rako zirriborroan aurreikusitako 150.000 euroak horri batuta, denera 350.000 euro erabiliko dituzte obra ordaintzeko.