Urkizuko iturria martxa betean berriz ere

Urkizuko iturria martxa betean berriz ere
2013/04/09 eta kitto!

Azken egunotan itxita egon den Urkizuko iturria berriz ere erabiltzeko moduan dago, ura eramateko hodiak berritzeko beharrak amaitu dituzte-eta. Beharrean jardun duten bitartean ezin izan da iturriko ura edan, baina gaurtik aurrera bertako ura berriz ere edan daiteke lasai asko, orain arteko moduan ona da-eta.