Zabaldu dute Amañako pasabidea

Zabaldu dute Amañako pasabidea
2012/12/21 eta kitto!

Gaur (barixakua, hilak 21) eguardiaz geroztik oinezkoek erabiltzeko moduan zabalik dago Amañatik Otaolara joateko pasabide eraiki berria. Amañakoei Ipurua eta Otaola Hiribidera joatea errazteko asmoz jaso duten pasabideak batazbeste %5eko malda dauka, ez labaintzeko zorua ipini diote eta lurrean bertan sartutako 11 luminariarekin argiztatuta dago. Eraikitzeko beharrek 489.000 euroko aurrekontua izan dute eta Eusko Jaurlaritzak diruz lagundutako lana izan da.