Hiru Erregeen kabalgata 19:00etan abiatuko da Untzagatik

Hiru Erregeen kabalgata 19:00etan abiatuko da Untzagatik
2016/01/04 eta kitto!
Urteroko moduan, Hiru Erregeak urtarrilaren 5ean ailegatuko dira gurera eta, herriko kaleak kabalgatan zeharkatu baino lehen, Ipurua kiroldegian euren omenezko dantzak ikusiko dituzte. Ipurua Dantza Garaikidea eta Gimnasia Erritmika taldeek eta Eibarko Balletekoek 16:30ean ekingo diote erakustaldiari, baina ikustera doazenentzat ateak 16:00etan zabalduko dituzte. Kabalgata, berriz, 19:00etan abiatuko da Untzagatik (Urkizuraino jaitsiko da) eta, Untzagara bueltan, 20:00etatik aurrera ume guztiei harrera egingo diete Meltxor, Gaspar eta Baltasarrek.