Hungariako Lautitia Children's Choir haur abesbatzak emanaldia eskainiko du astelehenean Coliseoan

Hungariako Lautitia Children's Choir haur abesbatzak emanaldia eskainiko du astelehenean Coliseoan
2017/11/05 21:56
eta kitto!
Gau amaitu den Tolosako Abesbatza Lehiaketaren 49. edizioan parte hartu duen Lautitia children’s choirHungariako 40 haurrek osatutako abesbatza, Eibarren ikusteko aukera izango dugu, astelehenean 20:30ean Coliseoan eskainiko duen emanaldian. Katalin Kissné Weiser-ek 1959an sortutako korua, abesbatzako kide izan zen József Nemesek zuzentzen du 2006az geroztik. Sari ugari eskuratu ditu, baina bereziki azpimarratzekoak dira European and World Choir Championships, KOTA saria eta Hajdú-Bihar konderriko lehen saria. Debrecenen, Kodály Filharmónian aritzen dira, baita Csokonai antzokian eta Greziako komunitate katolikoaren elizan ere. Kontzerturako sarrerak 3 euro balio du.