Iaz Zinemaldian saria jaso zuen “Pedaló” emango dute gaur Coliseo antzokian

Iaz Zinemaldian saria jaso zuen “Pedaló” emango dute gaur Coliseo antzokian
2017/09/21 eta kitto!
Gaur 20:30ean, Juan Palacios eibartarraren “Pedaló” film dokumentalaren aurkezpena egingo dute Coliseo antzokian. Donostiako Zinemaldiaren azken edizioan Irizar Euskal Zinemarako Saria eskuratu zuen eta eibartarrak hasieratik amaierara arte egindakoa da. Filmak ordubete luzea irauten du, gazteleraz dago eta euskal kostaldetik pedaloan doazen hiru lagunen bidaia kontatzen du. Sarrerak 5 euro balio du.

Microsoft Word - PEDALÃfi texto

SINOPSIA

Zinemagile hasiberri bat hiru laguni segika dabil bidaia nautiko surrealista batean. Bigarren eskuko pedalontzi batean igota, Euskal Herriko kostatik 150kms egiteko asmoa dute. Pedalontzia, tamalez, ez da Kantauri itsasoko uretan ibiltzeko sortua, eta hasi bezain pronto, zoramen bihurtuko da bidaia: ezbeharra, parranda, biharamuna, xamana, hileta eta abar. Hiru “marinel” hauen espedizioa dokumentatzen doan heinean, zuzendaria bidaia paralelo batean murgilduko da.

Microsoft Word - PEDALÃfi texto

FITXA TEKNIKOA  


IRAUPENA: 72 MINUTU

FORMATOA: DIGITAL HD

GENEROA: SAIAKERA/ ABENTURA DOKUMENTALA

ESTREINUA: UDA 2016

Zuzendaria: Juan Palacios
Argazkia: Juan Palacios
Soinua: Juan Palacios
Muntaia: Juan Palacios
Gidoia: Juan Palacios
Ekoizleak: Juan Palacios eta Patricia Sagués