Iban Garcia youtuberrak "BooktuberBoom" lehiaketaren ingurukoak azalduko ditu zapatuan liburutegian

Iban Garcia youtuberrak "BooktuberBoom" lehiaketaren ingurukoak azalduko ditu zapatuan liburutegian
2017/10/03 eta kitto!
Gazteen artean ikus-entzunezkoen bidez irakurketa sustatzeko asmoz EAEko Liburutegi Sareak, Galtzagorri Elkartearekin batera, BooktuberBoom EAEko I. Booktuber Lehiaketa antolatu du. Youtuben ibiltzea atsegin duten 14-18 urte bitarteko gazteentzat prestatu duten lehiaketan parte hartu nahi dutenek euskeraz idatzita dagoen euren gustoko liburu bat aurkitu eta irakurri beharko dute eta, ondoren, bideo labur baten bidez liburu hori gomendatu eta Youtuben zintzilikatu. Bideoak grabatzeko kamera, mugikorra edo tableta erabili daiteke eta lehiaketarako bideoak aurkezteko epea urriaren 24ra artekoa da. Lehiaketari buruzko informazio guztia interneten, https://booktuberboom.wordpress.com/lehiaketa/ helbidean dago eskuragarri, baina informazioa modu zuzenagoan zabaltzeko, zapatu honetarako Iban Garcia youtuberrarekin “kedada” antolatu dute liburutegian, 17:00etatik 19:00etara. Antolatzaileek azaldu dutenez, “berak gidatuko du saioa eta booktube bat egiteko pista guztiak emango ditu bertan”.

Ekimena abiatu dutenek, gazteen artean irakurzaletasuna sustatzetik haratago, EAEko “booktuber” plataforma sortzea nahi dute, “euskal ‘booktuber’ komunitatearen lehen hazia landatuta”.

booktuberboom_kartel