Ibar-gain kaleak itxita jarraituko du urriaren amaierara arte

Ibar-gain kaleak itxita jarraituko du urriaren amaierara arte
2019/10/10 eta kitto!
Udaltzaingotik aditzera eman dutenez, Pagaegi kaletik Jardiñeta kalera doan bidean oinezkoak hobeto ibili ahal izateko egiten diharduten lanak direla eta, Ibar-gain kalea itxita egongo da urriaren amaierara arte. Beraz, eta beharrak amaitu arte, Ibar-gainera sartu edo irtetzeko saihesbidetik joan beharko da.