IK4-Tekniker Casablancan egongo da bihartik barixakura SolarPACES kongresuan

IK4-Tekniker Casablancan egongo da bihartik barixakura SolarPACES kongresuan
2018/10/01 eta kitto!
Gure herriko zentro teknologikoak txosten-egitarauan hartuko du parte eta, horrez gain, stand-a izango du erakusteko eremuan. Marokkoko Casablanca hiruan egingo den kongresua munduko ekitaldirik garrantzitsuena da kontzentrazio bidezko eguzki-energiaren sektorean eta, Energiaren Nazioarteko Agentziak antolatuta, 24. edizio horretan 40 herrialdetako 500etik gora ikertzaile eta ordezkari bilduko ditu. IK4-Teknikerrek urtero hartu du parte kongresuan 2006tik eta aurten Casablancan hiru txosten aurkeztuko ditu, euretako bi CENER Energia Berriztagarrien Zentro Nazionalarekin elkarlanean eginda eta, aipatutakoez gain, egindako hainbat ikerketetako emaitzak eskainiko ditu posterren sekzioan.