Ikasle gazteak ederto moldatu ziren sukaldean, bakailaoa pil-pil eran prestatzen

Ikasle gazteak ederto moldatu ziren sukaldean, bakailaoa pil-pil eran prestatzen
2018/11/19 eta kitto!
Eibarko Bakillauaren Kofradixiak antolatutako XV. Eskolarteko Bakailao Txapelketa jokatu zen atzo goizean Untzagan, udaletxeko arkupeetan. 12 eta 16 urte bitarteko neska mutilek osatutako 32 bikotek hartu zuten parte eta txapeldunak Naia Segovia eta Leire Leon (14-16 urte bitartekoen mailan) eta Enara eta Paula (12-14 urte bitartekoen mailan) izan ziren. Ikastetxeei banatzen dioten saria, berriz, La Salle Azitainek eskuratu zuen. ARGAZKI ALBUMA IKUSTEKO SARTU GURE MEDIATEKAN.