Domekan txoriak ikustera joateko irteera antolatu du Eibarko Baso Biziak taldeak

Domekan txoriak ikustera joateko irteera antolatu du Eibarko Baso Biziak taldeak
2023/04/17 eta kitto!
Eibarko Baso Biziak-ek hegaztiak behatzeko irteera antolatu du apirilaren 23rako: “Asier Sarasuaren laguntzarekin hegaztiak behatzeko ibilbidea egingo dugu. 09:00etan irtengo gara Urkizutik, Ixuarantz, eta Urkoko maldatik behera jaitsiko gara berriz Eibarrera. Prismatikoak eramatea ezinbestekotzat jotzen dugu. Mugikorreko aplikazioren bat ere deskargatzea aholkatzen da (eBird, Merlin, Naturalist)”. Saio praktikoa izango da, gehienbat hasi berrientzat pentsatuta, baina txorizale guztientzat zabalik.

hegaztiak