Gabonetako zuhaitz naturalak bilduko dira urtarrilaren 11n eta 13an

Gabonetako zuhaitz naturalak bilduko dira urtarrilaren 11n eta 13an
2023/01/10 eta kitto!
Amaitu dira gabonetako ospakizunak eta herritar askok apaingarriak zakarretara botatzen dituzte data hauetan. Horregatik, Mankomunitateak Gabonetako zuhaitz naturalak bilduko ditu udalerri guztietan bihar, urtarrilak 11, eta ostiralean, urtarrilak 13.

Edukiontzien ondoan utzi beharko dira 20:00etatik 21:00etara bitartean, eta aurrez 943 700 799 telefonora deitu beharko da abisua eman eta Mankomunitateak bilketaren plangintza osatu ahal izateko.  Izei naturalak bakarrik jasoko dira, hau da, plastikozkoak edo beste material batzuetakoak ez dira bilduko.

Mankomunitatetik azaldu dutenez, "gehienetan Gabonetako izei naturalek sustrairik ez dutenez, ezin dira birlandatu. Horregatik, bildutako zuhaitzak konposta egiteko material egituratzaile bihurtuko dira".