Internet bidez jarraituko ditugu domekako hauteskundeak, Eibarko emaitzei arreta berezia ipinita

Internet bidez jarraituko ditugu domekako hauteskundeak, Eibarko emaitzei arreta berezia ipinita
2019/11/08 21:47
eta kitto!
Domekan, azaroaren 10ean egingo diren hauteskunde orokorrei jarraipena egingo diegu, betiko moduan Eibarko emaitzei arreta berezia ipinita, baina informazioa internet bitartez emango dugu bakarrik. Botuen zenbaketa amaitu eta, jarraian, emaitzak jaso ahala joango gara argitara ematen webgune honetan zein sare sozialetan (Facebook eta Twitterren). Betiko moduan, Eibarko emaitzak auzorik auzo ikusi, aurreko hauteskundeetako emaitzekin konparatu eta bestelako informazioa irakurtzeko aukera izango duzue domeka gauean bertan.