Ion Fiz diseinatzailearen jantziak saltzeko “pop-upa” zabalduko dute asteburuan

Ion Fiz diseinatzailearen jantziak saltzeko “pop-upa” zabalduko dute asteburuan
2019/09/19 eta kitto!
Bihar hasi eta domekara bitartean, Ion Fiz diseinatzailearen 2019ko andra-gizonen kolekzioko erropak prezio berezian saltzen egongo dira Toribio Etxebarria kaleko 3. zenbakian, asmo horrekin antolatu duten “Pop-up” delakoan. Hiru egunetan goizeko 11:00etatik 21:00etara zabalik egongo den dendan Fizek sortutako diseinuak deskontu haundiarekin (%70 artekoak) erosteko aukera egongo da. Ekimenaren antolatzaileek aurreratu dutenez, hurrengo asteburuan errepikatzeko asmoa daukate.