Ipurterre Ipuin eta Gutun lehiaketako sari banaketa streaming bidez ikusi ahal izango da bihar goizean

Ipurterre Ipuin eta Gutun lehiaketako sari banaketa streaming bidez ikusi ahal izango da bihar goizean
2023/05/15 eta kitto!
Bihar, martitzena, banatuko dira Coliseo antzokian Ipurterre Ipuin eta Gutun Lehiaketako sariak. Ekitaldia goizeko 10:00etan hasiko da eta ...eta kitto!ren YouTubeko kanalaren bidez jarraitu ahal izango da. Ordubeteko iraupena izango du. Sariak banatzeaz gain Tor magoak ikuskizuna eskainiko du.

Eskolekin elkarlanean …eta kitto! Euskara Elkarteak antolatzen duen lehiaketak 29. edizioa bete du aurten. Eibarko LH eta DBHko ikasleek 1.000 lan inguru aurkeztu dituzte eta hauek izan dira irabazleak: LH1-2 mailan Udai Mallagaray (San Andres); LH3-4 mailan Iñigo Carrion (Aldatze); LH5-6 mailan Malen Vega (J.A. Mogel); DBH 1-2 mailan June Paguey (La Salle Azitain), eta DBH 3-4 mailan Jone Alcalde (La Salle Azitain).