Ipurua gimnasia erritmika taldekoei omenaldia egin die udalak

Ipurua gimnasia erritmika taldekoei omenaldia egin die udalak
2015/12/23 14:13
eta kitto!
Udalak omenaldia egin die Ipurua Gimnasia Erritmika taldekoei gaur eguerdian, udaletxeko pleno aretoan, Tania Nagornaiaren neskek egindako denboraldi bikainarengatik. Taldearen lorpenak aitortzeko asmoz antolatu duten ekitaldia gimnasten bideo labur baten proiekzioarekin hasi dute eta, jarraian, Miguel de los Toyos alkateak laguntasuna irudikatzen duen eskultura eman die oroigarri gisa.