Ipuruako jubilatu etxean ospatu ditu 100 urteak Pilar Lopezek

Ipuruako jubilatu etxean ospatu ditu 100 urteak Pilar Lopezek
2019/04/05 eta kitto!
Atzo ospatu zuen urtebetetzea 100 urte egin dituen Pilar Lopez Sainz, Ipuruako jubilatu etxeko bazkideak. Hori dela eta, Felix Luis presidenteak lora sorta ederra, tarta eta oparia eman zizkion, berakin batera egunero kartetan egiten duten lagunekin eta familiarekin disfrutatzeko. Zorionak!