Irun Agurtzen kontzertua emango du Sostoa Abesbatzak zapatu arratsaldean

Irun Agurtzen kontzertua emango du Sostoa Abesbatzak zapatu arratsaldean
2019/10/24 18:01
eta kitto!
Sostoa Abesbatzak kontzertua emango du zapatuan Irunen, hango Betikoametsa Abesbatzak gonbidatuta. Pasionistas elizan izango da emanaldia, 19:30ean eta ordubeteko iraupena izango du. Mirengu Plazaolak zuzenduko du eta pianoan Isabel Laspiurrek lagunduko die. Eskainiko duten egitaraua honakoa da: “Ave Maria” (F. Schubert), “Missa Johannes Paulus II” (Josu Elberdin), “Hallelujah” (Leonad Cohen), “Kantauri” (Josu Elberdin),  “Amor de mi alma” (Z. Randall Stroope), “El mar muerto” (Dante Andreo ), “Te llevare” (Albert Alcaraz), “A tu lado” (Javier Busto), “Die Gedanken sind Frei (für SBA Chor )” (konp. D.W. Solomons), “Boga Boga” (J. Guridi) eta “Mutil Txaleko Gorri” (Junkal Guerrero). Bestalde, azaroaren 30ean Irungo abesbatza Eibarrera kantatzera etorriko dela aurreratu dute.