Iruñeko sexu erasoaren inguruko epaiaren kontrako mobilizazioek jendetza batu dute

Iruñeko sexu erasoaren inguruko epaiaren kontrako mobilizazioek jendetza batu dute
2018/04/27 eta kitto!
Iruñeko taldeko sexu erasoaren gainean emandako epaiak gizartearen zati handi batengan haserrea eragin du eta, epaiarekin ados ez daudela adierazteko, atzo eta gaur mobilizazio jendetsuak egin dira hiri askotan, baita Eibarren ere. Atzo arratsaldean herritar ugari batu ziren Untzaga plazan eta gaur eguerdian, berriz, Txaltxa Zelaian, epaitegi parean kontzentrazioa egin dute.

IMG_5799
Mugimendu feministak biharko manifestazio nazionala deitu du, Iruñean. Mobilizazioa Justizia Jauregiaren paretik abiatuko da, 12:30ean.

IMG_5801