Isabel Tavarte eta Roberto Reñónek jantzi zuten txapela XXVI. Bakailao Txapelketan

Isabel Tavarte eta Roberto Reñónek jantzi zuten txapela XXVI. Bakailao Txapelketan
2018/11/26 eta kitto!
Atzo jokatu zen XXVI. Bakailao Txapelketa “San Andres Saria” Untzagako karpan. Urtero lez, giro ederrean jokatu zen txapelketa eta parte hartzeko izena eman zuten 36 bikoteek goiz osoa eman zuten beharrean, bakailaoa pil-pil eran prestatzen. Epaimahaiak prestatutako guztiak probatu eta gero, saridunak aukeratu zituen: aurtengo lehiaketako bikote txapelduna Isabel Tavarte eta Roberto Reñónek, Urkiko jai batzordeko kideek osatutakoa izan da. Bigarren saria, berriz, Teresita Iriondo eta Miren Ibarbiak jaso zuen eta hirugarrena Muskerrak II taldeko Jose Angel Puente eta Jon Peñarentzat izan zen. ARGAZKI BILDUMA IKUSTEKO JOAN GURE MEDIATEKARA.

sanandresak_bakailao txapelketa099 Isabel Tavarte eta Roberto Reñón, aurtengo txapeldunak.


2. saria Teresita Iriondo eta Miren Ibarbiarentzat izan zen. 2. saria Teresita Iriondo eta Miren Ibarbiarentzat izan zen.

Jon Peña eta Jose Angel Puente hirugarren izan ziren. Jon Peña eta Jose Angel Puente hirugarren izan ziren.