Itsas Energiaren inguruko jardunaldiak hartuko ditu Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolak bihar

Itsas Energiaren inguruko jardunaldiak hartuko ditu Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolak bihar
2017/09/14 eta kitto!
Itsas energiaren azken berrikuntzak aurkeztuko dituzte Maynooth Unibertsitateko (Irlanda) ikertzaileek barixakuan, 15:00etatik aurrera, UPV/EHUko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan, San Andres aretoan. Maynooth Unibertsitateko (Irlanda) COER zentroak (Centre for Ocean Energy Research edo Itsas Energiaren Azterketarako Zentroa) hamarkada bat baino gehiago darama itsas energiaren aprobetxamendua aztertzen, batez ere olatuena. Biharko saioan hango hiru ikertzailek lan horren inguruko azalpenak emango dituzte: Nicolas Faedo argentinarra, Giuseppe Giorgi italiarra eta Yerai Peña euskal herritarra eta Eibarko ikasle ohia arduratuko dira horri buruz berba egiten. Eibarrren dagoen UPV/EHUko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolak Energia Berriztagarrien Ingeniaritzako gradua irakasten du eta, horren barruan, horrelako energia iturrien erabilera, energiaren aurreztea eta trantsizio energetikoaren nondik-norakoak irakasten dituzte. Biharkoa moduko jardunaldi teknikoak antolatuta, ikasleei euren ezagutzan sakontzeko aukera eskaini nahi diete. Horrekin batera, herritar guztientzat zabalik egiten dituzte, “une honetan gizarteak arlo energetikoan dituen erronkak ezagutarazteko”.

kartela