Itzamna akademiako poesia saioak bueltan

Itzamna akademiako poesia saioak bueltan
2016/01/08 eta kitto!
Zapatu arratsaldean, 18:00etatik aurrera Itzamna akademiako poesia saioen ohiko martxari helduko diete berriz ere Bittor Sarasketa kaleko lokalean. Poesia gustoko duten guztientzat zabalik egingo den biharko saioan, gainera, Laureano Jiménez Galán (Ávila, 1943) parte hartzen egongo dela azaldu dute arduradunek. Bestalde, domekan 18:30etan Ermuko Lobianon poesia eta musika emanaldia antolatu dute Eibarko Eliza Ebangelikokoek eta parte-hartzaileen artean Banarte antzerki taldea, Eibarko Balleta eta Itzamna akademiako poesia taldea daude.