Izozteak eta elurra itsas mailan astebururako Euskadin

Izozteak eta elurra itsas mailan astebururako Euskadin
2021/01/08 eta kitto!
Baliteke larunbaterako espero den elurra Euskal Kostaldera iristea eta hondartzak estaltzea. 

Egun hauetan erori den elurra datorren egunetan etorriko denaren aurrerapena besterik ez da izan; egoera latzago baten atarian gaude. 

Aurreikuspenak betetzen badira, larunbatean elur gehiago pilatuko da Espainian, Europako iparraldeko herrialdeetan baino; Polonian, adibidez. Hala adierazten dute Epe Ertaineko Aurreikuspeneko Europako Zentroaren (ECMWF) mapek.

Baldintza klimatologiko hauek ez dira egokiak errepidean ibiltzeko. Hori dela eta, Trafikoko Zuzendaritza Nagusiak (DGT) hainbat alerta-mezu argitaratu ditu bere sare sozialen bidez, bidaiariei jakinarazteko errepidean arreta handia jarri behar dutela. Gauzak horrela, errepidean elurra badago, bidaia eguraldia hobetu arte atzeratzea gomendatzen dute.