Azitaingo elizan ipini duten jaiotza ikustera gonbidatu nahi dituzte eibartar guztiak

Azitaingo elizan ipini duten jaiotza ikustera gonbidatu nahi dituzte eibartar guztiak
2020/12/28 17:48
eta kitto!
Argazkietan ikus dezakezuen moduan, jaiotza ederrarekin apaindu dute Azitaingo parrokia Gabonetarako. Bertako arduradunek eibartar guztiak bertara joatera gonbidatu nahi dituzte eta, bide batez, jendeari gogorarazi eliza jai egun guztietan zabaltzen dutela, 10:30ean ospatzen den mezarako, eta gure herriko ondare historiko eta artistikoaren parte den heinean, ikustera joatea merezi duela azpimarratu dute.