1937an jaiotakoak gaur batu dira elkarrekin bazkaltzeko

1937an jaiotakoak gaur batu dira elkarrekin bazkaltzeko
2012/11/16 eta kitto!

Aurten 75 urte bete edo beteko dituztenek, 1937an jaiotakoek gaur (barixakua, hilak 16) elkartu dira bazkaltzeko. Eguerdian Untzagan zapi bana hartu eta talde argazkia atera dute bazkarirako izena eman duten 40 bat lagunek eta handik Peña Txinberara joan dira, luntxa egitera. 13.30ak aldera txikiteoan hasiko dira eta 15.00ak aldera Unzaga Plaza hotelera joango dira bazkaltzera. Bazkalostean dantzan egiteko aukera izango du nahi duenak.