47. Euskal Jaiak kolore biziz jantzi du asteburua

47. Euskal Jaiak kolore biziz jantzi du asteburua
2012/05/28 00:00
eta kitto!

Asteburu bete-betea izan dugu 47. Euskal Jaiari esker. Eguenean Arrate Kultur Elkartean eskainitako hitzaldiarekin hasi eta atzo arratsaldera bitartean, hamaika ekitalditan parte hartzeko aukera izan da Eibarren eta, gainera, eguraldia lagun izan dugunez, jende mordoa animatu da antolatutakoetan parte hartzen: barixaku arratsaldean Kalian Jolasian ibili ziren umeak; zapatuan Artisau eta Baserritarren azokak bete zuen egunaren lehen zatia eta zapatua agurtzeko, berriz, ederto ibili ziren karpan afaltzera eta kantuan jardutera bildu zirenak. Eta domekako protagonistak, urteroko moduan, dantzak izan ziren. Aurten Ezpalak Zinta-dantzen Nazioarteko Jaialdia ospatu da eta dantzariek kolorez gainezka egin zuen saio ikusgarria eskaini zuten.